XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pat`en zerritegia ikustera joan zan Barry.
- Zerritegi bikaiñak dituzu. Pat. Zenbat zerri dituzu?.
- Bi milla. Lau milla ere ipiñiko nituzke, andereño sorgin ori ez ba`litz.
Ateruntz begiratu zuen Pat`ek, zaldien lauko-otsa entzutean.
- Ikuslariak ditugula, uste dut. Barr`y.
Zigarroa erretzen ari zan Barry, eta sudur-zulo bietatik joan zitzaion kea, Samantha ikustean.
- Geldi zagoz, Barry, giza-talde aundia da-ta!.
Pat`i begiratu zion Samantha`k, Barry an egon ez ba`litz bezela.
- Zerritegi ori salmentan daukazula, esan didate, Cummmings jauna, amar milla dolarrean.
- Ortarako bidali al zenizkion artz bi aek, Samantha?.
Izkillura eraman zuen eskua zaldun batek.
- Geldi, Luke!!! - esan zion neskatxak -. Maizegi ikusi zaitut, Randall jauna, epe laburrean.
- Ametsetan? Amets egin dut nik ere....
Zigorrez jo nai ninduzun eta musu ematen nizun nik, zigortu nai ninduzun bakoitzean.
- Lotsagabea!!! - Ametsetan zan, ordea... Naiago al zenuke, esna gaudelarik?.
- Iñoren katilluan ogia bustitzen ari zera Randall!!!.
- Ez, andereño.
Pat`en gogoa agertzea besterik ez dut egin.
Zerritegirik ez duzu erosiko, eun urtean.
- Zerritegi ontatik doan kiretsak itoko ditu nere langilleak....
- Zure pentsu-ola ortan krabelin-usaia duzutenik ez dut uste, andereño.
- Zerritegi ori nerea izango zan, zu etorri ez ba`ziña!!.
- Lotsarik bai al duzu, andereño?.
- Gaur bertan aldegin bearko duzu emendik!!.
- Eta Pat zure atzamarretan utzi? Ez, politta, ez; emen izango nauzu, eun urtez.
Zurekin ekarri dituzun katamotz oiek ez naute ikaratuko, Samantha.
- Zu bezelako erdi-gizon arrorik menperatu dut, gero!.
- Erdi-gizon, beraz, ni? Ia bi metro luze naiz eta larogetamar kilo.
Kaskarragoa zera zu, Samantha, aztak eta izter ederrak dituzularik.
Eta... zure bular ori ere ez da ariña izango, noski, neurriaren arabera...
- Iraintzen ari zatzazkit, Randall!! - Ez, Samantha.
Esan didazunari erantzutea egin dut, besterik ez.